Galeuscaren ekitaldi bat herrian egin zen

Margari eta Koro 2006ko aza. 13a, 13:29

Azaroaren 3an Ospitalean bildu ziren idazle euskaldun, galizar eta kataluniarrak

“Galeusca” izena duen idazle euskaldun, kataluniar eta galegoen bilkurak gure herrian ekitaldi bat egin zuen. Azaroaren 3an Ospitalean elkartu ziren eta han zazpi lagunen artean ipuin kontaketa batzuk egin zituzten. Erran beharra dago ere, gan den urteko bilkuran ere Zugarramurdira hurbildu zirela; aldi hartan lezeetan bi hizkuntzetan (euskaraz eta katalandarrez) eta musika eta bertsotan emanez sorginen historioa aditzeko aukera izan zuten hurbildu zirenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun