4x4 auto trialak arrakasta izugarria izanzuen

Jaione OTXANDORENA 2006ko azaroaren 13a

Azaroaren 5an egin zen lehen aldiz Sunbillan 4x4 auto triala eta arrakasta izugarria izan zuen, bai partehartzaile baita ikusle aldetik ere. 32 autok hartu zuten parte eta jende aunitz hurbildu zen autoek egiten zituzten ibilera izugarri nahiz arriskutsuak ikustera. Giro paregabea sortu zen eta bertara hurbildu zen jendea oso pozik atera zen ikusitako "espektakuluarekin". Irabazleak Ander Otegi, Alfredo Garcia, Oskar Tapia, Iban Mujika eta Ion Almandoz izan ziren eta sari berezia Jokinek irabazi zuen. Zarea ere zozketatu zen eta irabazlea Genaro Gandara izan zen 044 zenbakiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun