Errekaren Eguberrietako saskia

ttipi-ttapa 2006ko aza. 13a, 12:49

Urteroko ohitura den bezala, Erreka Kirol Elkarteko kideek Eguberrietako saski paregabea osatu dute. Zuzendaritza Batzordearen lana arintzeko, komisioak osatu dira zenbait lan aintzinera ateratzeko. Horrela, saskiaren komisioa Pablo Elizondo, Joseba Legarra eta Leire Utergaren ardurapean dago.

Saskiaren zozketa abenduaren 23an izanen da, igandean, eguerdiko 13:00etan elkarteak duen egoitzan.

Errekaren saskia horrela dago osatua: mendi bizikleta, mikrouhin labea, telebista, likuadora, sandwichera, argazki-makina, turroiak, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak eta bertze aunitz gauza.

Saski hau egiteko Doneztebeko komertzioen laguntza ezinbertzekoa izan da Erreka elkartearentzat. Aurten, urtero bezala, hagitz ona izan da hauen jarrera eta Errekak bere esker ona adierazi nahi die lagundu duten guztiei. Izan ere, Eguberrietako saskia hagitz garrantzitsua da elkarteak urtean egiten dituen jarduerak finantziatzeko. Boletoak komertzioetan salgai daude dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun