Nafarroako Merkataritza Saria eman diote Lorpen galtzerdi enpresari

Joseba eta Nerea 2006ko azaroaren 13a

Lorpen galtzerdi enpresak aurtengo Nafarroako Merkataritza Saria irabazi du. Lorpenekin batera, Justo Guindano, Asesoria Zabala eta Jose Manuel Ayesa ere saritu ditu Nafarroako Merkataritza Ganbarak.

Heldu den azaroaren 28an jasoko dute saria enpresako arduradunek Iruñean. Joxe Manuel Bizentek adierazi digunez «urte multzo bateko lanaren fruitua da sari hau eta hagitz kontent gaude. Lehenbiziko aldia da modu honetako sari handia ematen digutela eta aitzinera segitzeko indar handia ematen digu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun