Kamioilari bat hil da Sunbillan, ibilgailua Bidasoa ibaira erorita

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 8a

Kamioi gidari bat hil da Sunbillan (Nafarroa) istripua izan ostean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, istripua 9:30 inguruan gertatuta da N-121-A errepideko 56.kilometroan.

Kamioia Bidasoa ibaira erori da Sunbilla parean eta gidaria hil egin da.

Suhiltzaileak hurbildu dira ezbeharra gertatu den tokira eta kamioi gidaria atera dute ibaitik. Istripuak ez du N-121-A errepidean trabarik eragin, bidea zabalik egon da goiz osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun