Azaroaren 30ean Egin Kantu saioa Hendaian izanen da

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 7a

Kantatzeko kastina azaroaren 14ean eginen da Beltzinean

ETB1en Nerea Aliasek aurkezten duen Egin Kantu saioa herriz herri dabil Euskal Herriko haurrak garai bateko eta orain moda modan dauden abestiak kantarazten oholtza gainean. Tolosan, Gernikan, Lizarran, Laudion, Arrasaten eta Eibarren ibili diren bezala, heldu den azaroaren 30ean Hendaian egonen dira. Horretarako kantari finak eta biziak behar dituzte. Hori dela eta, saioan parte hartu ahal izateko kastina eginen dute azaroaren 14ean Hendaiako Beltzinean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Kantatu nahi ez dutenek berdin-berdin gomitatuak dira azaroaren 30ean publikoan parte hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun