N-121 errepidea, Beratik Behobiara

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 7a

Utzitako argazkiak

Bi aldeak politika egiten ari dira, eta tartean gaudenak gara kaltetuenak

Bileraren balorazio hotza egin behar dugu nahitaez. Gipuzkoak titularitatea galdetzen dio Nafarroako Gobernuari eta horrek afera guzia igual prozesu judizial batean sartuko du edo eztabaida luze batean. Bien bitartean, gipuzkoarrek ez dute errepide planean sartu Endarlatsa-Behobia tartean, eta plan horretan sartu gabe ez dute egiteko intentziorik… beraz, laburrenez 2006. urte inguruan hasiko litzateke. Ez dute inolako konpromisorik hartu. Aldika pentsatzen dut bi alderdiak politika bertzerik ez direla egiten ari, eta gu, tartean gaudenak, gara kaltetuak. Berako tuneletik hasi eta Behobia arte, ez alde batean eta ez bertzean, ez dago proiekturik, ez aurrekonturik… Borondate kontua bertzerik ez da. Egitan ez da deus, paper bustia bertzerik. Hemengo Udalek, iñauteen ondotik bilera batzuk egitea pentsatzen dugu, eta aintzinbiderik ez bada, mobilizazioren batzuk egitea proposatu beharko dugu. Pilota bat bezala gabiltza, alde batetik bertzera, baina herritarrek noiz arte esperatu behar duten ikusita, ez da inor konforme izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun