Urtarrilaren 10ean Gipuzkoako Diputazioarekin izandako bileratik ezin dugu ondorio positiborik atera. 2005. urtera arte ez omen dute planean sartuko Endarlatsa eta Behobia arteko errepidea moldatzea. Nik uste hemengo jendea eta enpresak afera honetaz nazkatuak daudela eta ezin dutela horrenbertze denbora espetu. Dena den, Nafarroako Gobernuak orain erabaki du trazatua zein izanen den, eta hortan ados daude Gipuzkoako Aldundiarekin… hori zerbait bada, batek alde batetik eta bertzeak bertzetik egin baldin bazuten, orduan adostasunera ailegatzea zailagoa izanen baitzen.Baina zer gertatzen da? Nafarroako Gobernuak baditu finka batzuk Gipuzkoako lurretan, eta Diputazioak hori espropiatzeko aukera du, bertze edozein partikularrekin bezala. Hortan arrazoia dute, baina egitekotan, berehala egin dezatela. Guri gelditzen zaiguna presionatzea da, bai Nafarroako Gobernuan Bera-Endarlatsa tartea egiteko, baita Gipuzkoan ere, Endarlatsatik behobiarakoa egiteko. Bertzenaz, izugarrizko botila-lepoa sortuko da hemen.