Errugbi zelai berria estreinatu dute

Ihintza, Angela eta Eneko 2006ko azaroaren 6a

TTIPI TTAPA

Jean Michel Gonzalez eta Gabi Ibarburu izan ziren ekitaldian

Joan den uztailean berritzen hasi ziren errubi terrenoa estreinatua izan da abendoaren 13an. Jende ainitz bildu zen gertakariarentzat eta kirolari ospetsuak gomitatuak izan ziren: Jean-Michel Gonzalez errugbilari internazionala eta Gabi Ibarburu berrikitan munduko pilota xapeldun izana. Pierre Camou, Euskal Kosta eta Landesetako errugbi komiteko lehendakariak Azkaingo herria zoriondu zuen kirolari gazteentzat eginak izan diren lanengatik. Jean-Louis Laduchek Kontseilu Orokorra eskertu du eman duen dirulaguntzagatik. Gabik eta Jean-Mixelek matxako lehen oxtikoa eman zuten. Azkaindar jokolariek matxa irabazi eta, zelairen kalitateaz biziki satisfos agertu dira.

Elgarrekin taldeko haurren krakada

Elgarrekin elkarteko saila guziak bildu ziren abendoaren 29an arratsaldearekin: Errugbia, saski-baloia, teniza eta atletismoko haur eta laguntzaile gehienak etorri ziren. Elgarrekin lan egiteko xedea erakutsi dute aurten. Kirola eskola bat muntatu dute, haurrek kirola guzietarik jasta dezaten eta saila desberdinen arteko konkurentziarik ez izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun