Eskolako puxkak eskaini dizkiete Senegaleko haurrei

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 6a

Maider Laduche herritarrak «Sénegazelle» lasterraldian parte hartu du. Han herriz herri ibili dira binazka: batto lasterka, bertzea bizikletez. Orotarat 12 km-ko 6 etapa ziren. Joan aintzin Maider Santa Mariako ikastetxeko haurren ikusterat joan zen eskolako puxka batzuen biltzeko. Puxka horiek Senegaleko herrietan banatzen zituzten (380 kg orotarat). Azkainerat itzultzean han ikusiak kondatuko zizkiela hitz eman die herriko haurrei.

Aratz Madridetik Asturiasetarat eraman dute

Sententziaren beha dagoela oraino, Aratz Alcala Meco presondegitik Oviedo alderat eraman dute Asturiasetarat. Madridetik baino hurbilago baldin bada orai, denbora gehiago behar da haraino joateko, bidea menditsua baita. Aratzen helbide berria hau da: Aratz Gomez Larrañaga Villabona CP Finca Tabladillo Alto 33071 Asturias.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun