Olentzero hiru ikastetxeko haurrekin izan zen bigarren urtez

Rakel GOÑI 2006ko azaroaren 6a

Joan den abenduaren 21ean, bigarren urteko, Olentzero bere karroarekin menditik jautsi zen herriko plazaren bidea atxemanez. Herriko hiru eskoletako haurrek ongi etorria egin zioten kantuz eta soinuz, ondotik errebotetik abiatu eta plazan barna ibili ziren. Haurrak loriatuak etxerat joan ziren eskuak Olentzerok eskainitako goxoekin.

Bertzalde, gaineko eskolako haurrek ikastetxeko bidea hartu bezain fite elurretara joan beharrak dira. Ttikiak aparte, eskolako 57 haurrek Gourette herrian lau egun pasatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun