Joan den hilabetean obrak eginak izan dira gaineko eskolaren parean eta bidea moldatua eta goititua izan da, autoen abiadura ttipitu nahiz. Erran behar da ibilgailuak aski fite ibilki zirela eta arriskua handia zela eskola sartze-ateratzetan dabiltzan haurrentzat. Obrak gustorekin eginak izan dira eta ez dira agertzen bertze leku batzuetan diren konkor horiek. Geroak erranen autoen emekiarazteko aski izanen den…