2001-2003 hirurteko Plan Bereziko lanak onartu dira

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 6a

2001-2003 Hirurteko Azpiegitura Plan Berezia onartu du Nafarroako Gobernuak. Eskualdeari dagokionez, Donamariako ur-hornidura sarea berritzeko 1.750.000 pezetako inbertsioa eginen da. Aranoko Suro auzoko zola berritzeko 7.515.000 erabiliko dira; Urrotzen, ur-hornidura eta ur-zikinen sarearen zati bat moldatuko da eta zolaberritzea ere eginen da, 48.539.000 pezetako inbertsioarekin. Zugarramurdin, ekialdeko ur-zikinen sarea berrituko da, 38.057.000 pezetako inbertsioarekin eta Oitzen, ur-hornidura, ur zikinen eta euritako uraren sareak berrituko dira, 45.813.000 pezetako aurrekontuarekin. Lan gehienak joan den urtean egitekoak ziren, Aranokoa ezik. aurten eginen baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun