Urtarrilaren 2an zozketatu ziren Bertizko Turismo Partzuergoko Merkatal Elkarteak, elkarteko produktuekin betetako 750 euroko balioa duten hiru saski eta 300 euroko erosketa bonoak.
Honako hauek dira saritutako zenbakiak:
• 66.577, Elizondoko Esarte harategian banatua.
• 126.772, Sunbillako estankoan banatua.
• 210.066, Lesakako Legarra liburudendan banatua.
Irabazleek Bertizko Turismo Partzuergora deitu beharko dute (tel. 948 59 23 23). Saritutako zenbakiak agertzen ez badira, bigarren zozketa urtarrilaren 16an eginen da. Erosketa bonoekin sarituek, urtarrilaren 31n baino lehen egin behar dituzte erosketak.