Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak 4. aldiz antolatutako ipuin eta bertso-paper lehiaketako sariak banatu ziren abenduaren 19an Doneztebeko eskolan.
Ipuin lehiaketan, L.H.ko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, Maialen Belarra doneztebarrak eskuratu zuen lehen saria. 5. eta 6. mailakoen artean, Sunbillako Maite Mendibilentzat izan zen saria. Bertso-paper lehiaketan, 3. eta 4. mailan aipamen berezia Laura Mendibil sunbildarrarentzat izan da. 5. eta 6. mailan, lehen saria Maite Mendibilentzat eta 2. saria Maitane Erasun -Oihana Mindegia iturendarrentzat.