Emanaldi berezia eskaini zuen Doneztebeko Musika Eskolak

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 6a

Urtea akitzeko kontzertua eta ipuin musikatua eskaini zituen elizan

Doneztebeko Musika eskolak ere eguberrietako geldialdia probextuz emanaldi berexiak antolatu zituen abenduaren 22an elizan. Hasteko musika eskolako ikasleek hiruhilabeteko kontzertua eskaini zuten, orain arte ikasitakoa jendaurrean erakustera emateko.

Baina ondotik bertzerik ere izan zen. Musika eskolako irakasleen ekimenez, Horra Mari ipuin musikala eskaini zuten entzuleentzat.

David Azurza tolosarrak musikatu eta eta Joxemari Iturraldek idatzitako lan honek eguberriak eta euskal mitologia aski modu berexian nahastu zituen.

Obra antzezteko, Jon Irazoki irakasleak zuzendari lanak bete zituen Garbiñe Leiza, irakaslea hau ere, pianoaz arduratu zen eta azkenik Jose Javier Azkorbe herriko apezak bete zuen narratzaile papera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun