Etxalartarrek emaitza onak Belate ligan

Joseba eta Nerea 2006ko azaroaren 6a

Udazkenean hasi zen Belate liga abenduan akautu zen. 3 hilabete iraun duen txapelketa honetan etxalartarrek aski lan ona egin zuten. Finala Berako Eztegara pilotalekuan jokatu zen eta alebinen kategoriako txapela etxalartar bikoteen artean erabaki zen. Modu honetan, Xabi Etxarte eta Julen Aranburu 18-16ko emaitzarekin gaiendu zitzaizkien Mattin Maia eta Hasier Irazokiri. Bertzalde, infantil kategorian Eneko Telletxea eta Josu Tomasenak 16-18 galdu zuten finala, horrela bigarren postua eskuratuz. Hau ikusita, Isidoro Gallardon eta Joxe Mari Maia entrenatzaileak gustora zeuden lortutako emaitzarekin, parte hartu zuten 5 bikoteetatik 3 pasatu baitziren finalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun