Endarlatsako zubia berritzeko Javier Manterola arkitektuaren proiektua hautatu du Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabideetako Departamentuak.
Alde teknikoan eta ingurumenaren begirunean oinarrituz, 190 metro luze eta 15 metro zabal dituen zubia aukeratu dute. 3,5 metroko 3 karrilekoa izanen da, bi Bera aldera eta bertzea Irun aldera. Metro terdiko bazterbideak izanen ditu. Hasieran aurrez eraikitako egiturak erabiltzea ikusten bazen, Bidasoa izokinen ibaia delako eta ingurumena errespetatzeko, arku bakarreko eraikina eginen dute ibaiertz batetik bertzera. Aurrekontua 11 eta 13 milioi euro artekoa izanen da, Gipuzkoako Diputazioa eta Nafarroako Gobernuaren artean ordainduko dena. Lanak 2009ko bukatuko direla aurreikusten da.