Produktua bere egiazko prezioan gelditzen da merkealdietan

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 6a

Ainara Mendia Doneztebeko gaztea ttipi-ttapa

Merkealdietan Iruñean, Donostian eta merkatal guneetan erosteko ohitura dut. Donezteben ere bueltaren bat ematen dut zer baden ikusteko, baina gehiena herritik kanpo erosten dut. Merkealdietan kalidadeko gauzak, prezio bajuagoan bilatzen ditut. Gustoko dudan zerbait ikusiz gero ez diot prezioari gehiegi ere begiratzen. Erran behar da, halere, prezioek aunitz agintzen dutela merkealdietan, arreta sortarazten dute. Ez zait iruditzen dendariek benetako beherapenak egiten dituztenik. Produktua egiazko bere prezioan gelditzen da merkealdietan. Pixka bat gehiago merketzen ahal zuten arropa. Leku askotan aurreko denboraldietako gauzak ateratzen dituzte, eta hauek ez dira benetako beherapenak. Merkealdietan jende aunitz ibiltzen da eta nire ustez egitan merezi duten gauzak lehenbailehen erosi behar direla. Nik orokorrean arropa eta zapatak bakarrik erosten ditut merkealdietan, ez dut uste bertze gauzetan aukera handia dagoenik. Tarteka hurrengo denboraldiko gauzak bilatzen saiatzen naiz, beti aurkitzen dut zerbait.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun