Erosleek ez dute edozer gauza hartzen, kalitate eta prezio ona nahi dute

ttipi-ttapa 2006ko aza. 6a, 09:55

Isabel Elizalde Doneztebeko dendaria TTIPI TTAPA

Jendeak kalitatea eta prezioa, bi gauzak nahi ditu merkealdietan:kalidadea baina prezio onean. Hemengo jendeak lasai begiratzen du eta komeni zaiona erosten du, ez du edozer gauza hartzen. Jende aunitz kanpora ateratzen da erostera, Donostiara, Irunera, Iruñera… denok egin dugu noizbait, errexa baita. Bertze aldetik, hemen jendea gelditzen da eta Baztan eta Bortzirietatik ere hurbiltzen da. Orduan guk zerbitzu bat eskaintzen badugu, jendeak bertan erostea nahiago du, auniztan Iruñean aurkitzen dutena hemen aurkitzen baitute prezio berean edo hobean. Dendariontzat, aurtengo produktua ateratzeko modua dira merkealdiak, heldu den urterako ez gelditzea. Nolabait berritzea da eta aldi berean, bezeroei eskaintza bat ematea.Gipuzkoan urte berriarekin hasi ziren merkealdiak eta Nafarroan urtarrilaren 15ean hasiko dira. Horrek gorabehera batzuk sortzen ditu. Euroarekin, legeak erraten du lau prezio eman behar direla, baina ez gara ailegatzen. %20eko beherapena badu, ordaintzerakoan aplikatzen dugu, eurotan nahiz pezetatan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!