Merkealdietan edozein produktu aurki dezakegu,

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 6a

Mikel Bezunartea Iratxe Kontsumitzaileen Elkartekoa TTIPI TTAPA

Hiru kontzeptu desberdindu behar ditugu: Merkealdiak, saldoak eta likidazioa. Merkealdiak urtarrilaren 7an hasi ziren eta bi hilabetez luzatuko dira. Produktuak, duela 30 egun dendan zeuden berdinak izan behar dute. Kalitate bera izan behar dute eta akatsik gabekoak. Merkealdiak izateko dendan dagoen generoaren %50ak guttienez izan behar du prezio baxuagoa. Saltzaileak beti prezio zaharra eta berria eman beharko du. Aurten prezioak eurotan eta pezetetan eman beharko dituzte dendariek. Beherapenetan edozein produktu aurki dezakegu, ez bakarrik arropa edo zapatak, dendetan eros daitekeen guztia baizik. Iratxetik eman ditzakegun aholkuak honako hauek dira: Etiketak ongi begiratzea, informazio guztia irakurriz. Erosketak azkar ez egitea, prezioak eta kalitatea konparatuz. Ez da nahitaez erosi behar, hau da, hobe da erostea behar duguna eta ez erostea, erosteagatik. Produktuak aldatzeko urte osoan bezala egin daiteke, erosi duguna 6 hilabeteko garantia dauka guttienez. Fakturak edo tiketak gordetzea gomendatzen da aldaketa errazteko. Akatsa duen edozer gauza aldatu behar digute baina, akatsik egon ezean, dendariak nahi izanez gero bale bat egin dezake, edo dirua itzuli, baita produktua aldatzea ere. Ordaintzerakoan kreditu txartelak onartu behar dituzte saltokietan. Publizidadearekin ere adi egon behar da egunotan. Iragarkien kopurua inoiz baino handiagoa da. Prezioen zenbakiekin aunitz jolasten da, prezio aunitz 999 zenbakiekin akitzen dira. Saltzen denaren itxura zein den kontan hartuko dugu, zenbait saltokietan arropa adibidez, multzotan jartzen dute merkeago denaren itxura emateko. Legearen arabera ongi berezi behar da merkealdietan dagoen produktua eta merkealdietan ez dagoena.

Saldoak, genero akatsduna da eta klienteak hau jakinda erosten du. Likidazioa ordea, denda bat itxi edo tokiz aldatzen dutenean, baita generoa akitzeko egiten den salmenta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun