Abenduaren 18an, 3 lantegik beren proeiktuak ezagutaraziko dituzte eta handik goiti deliberatuko da nori emanen ote zaion lanen ardura. 68 602 euroko gastua izanen dute lanek. %25 gobernuaren gain da, %25 Akitaniaren gain, %30 Pabeko kontseilu nagusiaren gain eta %20 Urdazurialdeko sindikataren gain. Urtegia lur eta betunezkoa izanen da, 370 metretako luzaera eta 20 metretako altura izanen du. Ikerketen arabera Luberriako urtegia beharrezkoa da uholdeak saihesteko. 2003an inauguratuko da Dantxariako bidean eginen den obra hau.