Salmenta haundiko dendak irekiko dituzte Lizardian. Zabalduko den Ibarrungo lan-zelaiak itxura aldatuko du artisau eta industrien ondoan orain saltegiak ere kokatuko direlakotz. Supermerkatu bat, brikolaia saltegia, eta ondotik ezantzategia eta baita ere jantzi denda zabala irekitzea pentsatzen du eskualdeko komerxanta batek. Ekonomia garapena da hain zuzen herriko etxearen xedeetarik bat.