Urte guziz bezala Olentzero afaltzeko geldituko da herrian. Behar bada bizpahiru goxoki izanen ditu zaku zolan. Hotarako kantuak ongi ikasi beharko dira.
Hitzordua abendoaren 22an, larunbata, arratsaldeko 16:30etan finkatua da. Plazatik plazara eginen da ibilaldia herrian barrena, Panpina Olentzeroren pottokarekin. Erran gabe doa kantu batzu eskaini beharko zaizkiola.
Haurrak ere beren esku argiak ekartzerat gomitatuak dira gan den urtean bezala. Paperak banatuak izan dira ikastetxeetan eta ostatuetan kantuen ikasteko aintzinetik eta lanternak etxean prestatzeko. Arratsaldea krakada-afari batekin eta ondotik poteo goxo batekin segituko da.