Everesteko espedizioan parte hartuko du Fred Lafitte herritarrak

Utzitako argazkiak 2006ko aza. 2a, 15:58

Munduko gailurrera abiatuko da Fred Lafitte martxoaren 9an. TTIPI TTAPA

Munduko mendi haundiena gainditzeko diru laguntza ainitz behar da eta Ipar Euskal Herrian ez da Hegoaldean bezain errex hortarako.

Bigarren aldia da Frederic Lafitte 29 urteko Azkaindarra Himalayako 8.000 metroko mendi bat gainditzeko asmoarekin joanen dela. 1999an jadanik David eta Fernand Gracy Azkaindarrekin Shisha Pangmara joan ziren. Zoritxarrez ez ziren kaskoraino arribatu.

Aldi huntan Frederic eta bertze 4 lagun elkartu dira Everest kaskorat igotzeko asmoarekin (8850 m). Bere espediziokideak hauek izanen dira: Atarratzeko Errobert Larrandaburu, Jean-Pierre Lapeyrade Uztariztarra, Jean-Laurent Tardits Navailles-Angosekoa eta Eric Alcabebe Santagrazikoa. Holako espedizio baten prestatzeko lan haundia da. Urte bat pasatu dute dirua biltzen. Diru laguntza ainitz izan dute bainan oraino gehiago behar dutela diote. Espedizioa 2002ko martxoaren 9an abiatuko da Europatik. Martxoaren 12a eta 26a bitartean, Nepalen aklimatatuko dira, eta 29an kanpaleku nagusira abiatuko. Gailurra Tibeteko aldetik igoko dute. Igoera bera apirilaren 8tik maiatzaren 19a bitartean burutuko dute.

Kontseilu nagusiak eta Eskualde kontseiluak espedizioa lagunduko dute. Webgune bat zabalduko dute eta Eskolekin lan berezi bat eramanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun