Juan eta Carmenek bere urrezko ezteiak ospatu zituzten

Aña Mari eta Fred 2006ko azaroaren 2a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 2an Larraburuko Bordako Juan eta Carmenek bere urrezko ezteiak ospatu zituzten. Carmen Ursuegi Zugarramurdiko Etxenikeko Bordan sortua da eta Juan Leizagoien Etxalarko Olako Bordan. Orain dela 50 urte, 1951ko azilaren 28an Etxalarren esposatu ziren eta 1963an Sararat etorri ziren. Bederatzi haur altxatu dituzte eta oraindik familia haunditzen doa: 19 iloba eta 2 iloba ttiki dituzte. Goresmenak Carmen eta Juan. Segi pixkor!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun