Sarako Izarra errugbi taldeak bere bidea segitzen du txapelgoan. Jokalariek jasan min hartzeen ondotik bigarren talderik ez baldin bada osatzen ahal ere, lehenak aitzina segitzen du. Azken bi partidetan, bat galdu du Idron-en (16 eta 11) eta bertzea irabazi Saran Lasseuberen aurka (8 eta 6). Txapelketa honen lehen zatia bukatzeko lau neurketa falta direlarik, Basurdeak sailkapeneko bosgarren tokian ditugu. Urruña lehen postuan da, bainan Sarak baino partida bat gehiago jokatua du, 2. eta 3. postuetan dauden Kanboko eta Lasseubeko taldeek bezala. Datozen norgehiagokak garrantzitsuak izanen dira beraz, sailkapen nagusian goiti joateko.