Euskal herriko pilota xapelgoa

Aña Mari eta Fred 2006ko azaroaren 2a

Euskal Herriko xapelgoa aintzina doa eta saratar frango ari dira lehian. Orain arteko emaitza onak ikusiz agian aintzineko urtetan bezala finaletako bidea hartuko dute herriko pilotariek. Pasakan, lehen mailan Elizeri Jean Jacques eta Arrieta Mattin ari dira. Esku huska, saratarrik ez da lehen mailan baina bigarrenean bi bikote ari dira, Mixel Berra eta Tito Mariluz; Xabi eta Ramuntxo Errandonea anaiak. Hirugarren mailan bortz bikote dira lehian: Sébastien Hiriart eta Cristophe Saint Jean; Pierre Arotzarena eta Mizel Dibart, Frederik Barrenetxe eta Patrick Mariluz, Iñaki Arrieta eta Xan Urbistondo, Iñaki Aramendi eta Panpi Elizalde. Junior mailan Denis Endara eta Xabier Joanena gazteak ari dira. Suerte on deneri!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun