Haragitako behien subentzioan aldaketak izanen dira

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 2a

2002. urtetik goiti aldaketak izanen dira kupoan

Behitegietan azienda gazteagoak izateko helburuarekin, hemendik aitzinera behi kupoaren %20a migekin betetzen ahal da (orain arte %10a zen onartutakoa). Konparazio batera, behi kupoa hamahiru deretxokoa edo gutxiagokoa bada, ez da migarik deklaratu beharrik izanen. 14 behiko kupoa bada, berriz, guttienez bi miga deklaratu beharko dira. Miga gisa onartzeko zortzi hilabetetik goitikoa behar du izan.

Baina aukera horretaz gain traba bat ere izanen da, kupoa hamahirutik goitikoa den kasuetan: gutxienez kupoaren %15 migekin erabili behar da. Konparazio batera, kupoa hamaseikoa bada, guttienez bi miga deklaratu behar dira, nahitanahiez.

Holako kasuetan, eta behi/miga proportzioa juxtu xamarra baldin bada, kasu eman behar da. Izan ere, proportzio hori erretentzio epe guzian mantendu behar baita, hau da, abuztu-iraila bitarte. Beraz, tartean miga batek erditzen badu, behi gisa kontatuko da, eta horren ordez bertze miga bat izan beharko da baserrian. Beti ere 8 hilabetetik goitikoa. Koadroan ageri da kupoaren arabera, zenbat miga deklaratu behar diren gutxienez.

Dezimalak borobiltzeko modua aldatu dutenez, adi egon kopuru berriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun