7.500 erretiratu mugiarazi ditu aurten Arkupeak elkarteak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 13an egin zen Donezteben Arkupeak jubilatu elkartearen urte akabailako besta. Urtero bezala, ospakizunaz gain, aurtengo ekitaldien balantzea eta heldu den urterako egitasmoaren berri eman zuen Felipe Ganboa lehendakariak. Guzira 7.524 lagun mugiarazi ditu aurten elkarteak. Horietatik 5.733 egun bakarreko txangoetan izan dira. 85 urte eta urrezko ezteiak betetzen zituztenen omenaldian 820 lagunek hartu zuten parte, urte akabailako bestan bezalaxe. Gimnasia bestan 502 pertsonek eman zuten izena. Aralar, Arantzazu eta Lezoko Gurutze Saindura egindako bidaiek 400 lagun baino gehiago bildu zituzten. Egun gehiagoko bidaietan 740 pertsona joan ziren eta 85 egun eman zituzten etxetik kanpo. Hamalau herrietan egindako bestetan 1.051 pertsonek hartu zuten parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun