Mankomunitateak ahozko tradizioa jasotzeko beka eman du

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 2a

Amaia Apalalauza eta Maite Lakarrek jaso dute

Joan den azaroaren 3an, ahozko tradizioa jasotzeko beka emateko epaimamahia bildu zen. Honako hauek osatu zuten epaimahaia: Andrés Iñigo euskaltzaina, Jesús Goldaraz, Doneztebeko erretorea, Fernando Etxeberria UNEDeko irakasle ohia, Patxi Salaberri NUPeko irakaslea eta Antxone Otxandorena, Doneztebeko eskolako irakaslea. Idazkari lanetan Mankomunitateko euskara teknikari Mikel García aritu zen, izan ere Malerrekako Mankomunitatea da beka deialdia egin duena. Aurkeztutako lau proposamenen artean, epaimahaiak Amaia Apalalauza Ollo eta Maite Lakar Iraizoz Iruñeko gazteek prestatutako proiektua aukeratu du.

Bekadunek lanean ahal bezain pronto hasteko gogoa adierazi zuten eta Bertizaranatik emanen diote hasiera egitasmo honi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun