Santa Luzia eguna, abenduak 13, egun berezia izan zen jostun guzientzako beraien eguna ospatu baitzuten. Hori dela eta, Bortzirietako jostunak elkartu eta bazkaria egin zuten Etxalarko Haritzpe jatetxean. 28 lagun bildu ziren giro ederrean, datorren urtean berriz errepikatzeko intentzioz.