Abenduaren 3a, Xabierreko San Frantzisko eguna, Nafartarron besta izateaz gainera Larraburua jubilatu elkarteak bazkidearen eguna ospatzeko aprobetxatzen du. Urtero bezala 80 urte bete dituzten kideei omenaldia egiten zieten oroigarri bat emanez. Aurten omendutakoak hauek izan ziren: Beko-Zubiko Jose Maria Berrueta Zubieta, Aldalurko Bordako Juanito Maia Sanzberro, Enrique Gutierrez Quintana, Elixalaiko Berardo Sanzberro Arburua, Olazarreko Prudentxio Sanzberro Elizalde, Jose Paul Corrales eta Mokorreko Bernardo Danboriena Sanzberro. Honetaz gain Larraburua jubilatu elkarteak Paul eta Anuntxiri aipamen berezia egin zien azken 10 urte hauetan egin duten lana eskertuz.
Egunari goizeko mezarekin eman zioten hasiera, bereziki aurten hildako bazkideak oroituz. Eguerdiko 13:30etan 65 kide bildu zituen bazkaria egin zuten Larraburua egoitzan eta omenaldiaren ondotik dantzaldia izan zen Ramontxoren eskutik. Hemendik zorionak aurten 80 urte bete dituztenei.