Neguaren etorrerarekin batera Olentzero, bisitan etorriko zaigu. Heldu den astelehenean, abenduak 24, ilunabarreko mezaren ondotik eginen du agerraldia elizako atarian. Herriko trikitilari eta txistularien laguntzaz nahiz bere gibeletik ibiliko diren hainbat herritarren konpainian buelta eginen du, ohiko lekuetan geldialdiak eginez berari eskainitako kantak abesteko. Honen ondotik bildutako haur eta guraso guztiei luntxa emanen zaie Elutsa ostatuan.
Ela-ela,
Urte zaharrari adioa emateko eta urte berria ongi hasteko Etxalarren ohitura da urteko azkeneko egunean haurrak taldetan biltzea etxez etxe eskian ibiltzeko. Baserritar arropa jantzi eta eskusarea hartuz etxalarren urtetan kantatu den kopla zahar luze hau eskainiko diete herriko nahiz baserrietako etxekoandre eta nagusi guziei.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!