Gor disketxeak «Nafarroa, hitza dantza» diska editatu du. Bertan estilo desberdinetako 17 abesti biltzen dira, nafarroako hainbat bertsolari eta musika taldeen soinu eta letrekin. Entzulea bertsolaritza eta euskarara hurbildu nahirik egin da CD hau. Eskualdeko bertsolari eta musikariek ere bere txokoa izan dute grabaketan: Estitxu Arozena eta Barricada, Buitraker eta Xabier Terreros, Hemendik At eta Julen Zelaieta, Itturri eta Bittor Elizagoien, Leihotikan eta Iñigo Ibarra, Maider Ansa eta Xabier Legarreta, Petti eta Iñigo Olaetxea, Skalariak eta Joxe Juan Zubieta, Tximeleta eta Ekhine Etxepeteleku, Ufestuek eta Mikel Alzuart eta Ziorek eta Manolo Arozenak izan dira bertzeen artean abestiak kantatu eta jo dituztenak. Bertso guztiek gai nafarrak dituzte abiapuntutzat eta bertsolariak taldeekin elkartzerako orduan hurbiltasun geografikoa eta estiloak hartu dira kontuan.