Bertizko Merkatarien Elkarteak hiru sari eder zozketatuko ditu

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 2a

Sariak produktuz eta erosketa bonoetaz osaturik daude

Urtero legez Bertizko Merkatarien Elkarteak erosleen fideltasuna eskertu nahi du. Erosketekin batera kontsumitzaileek txartel berde batzuk jasoko dituzte urtarrilaren 2an eginen den zozketan parte hartzeko. Egun hartan 3 sari emanen dira, bakoitzean, elkarteko produktuekin betetako, 750 euroko (125.000 pezeta / 5.000 libera) balioa duen zaretoa eta 300 euroko erosketa (50.000 pezeta / 2.000 libera) bonoa emanen dira. Txartel hauek abenduaren 31 bitarte banatuko dira Bertizko Merkatarien Elkartean bilduak diren saltoki guztietan.Saritutako zenbakiak agertuko ez balira bigarren zozketa urtarrilaren 16an eginen da.

Saria noiz gastatu

Boleto saridunek otsailaren 1ean balioa galduko dute, beraz erosketa bonoa urtarrilaren 31 baino lehen gastatu beharko dute saridunek Merkatarien Elkarteko dendetan.

Aitzineko urteetan zozketa hau beranduago egin ohi da, baina aurten merkatariek urtarrilean euroaren etorrerarekin lan bikoitza izanen dutenez, sariak lehenago banatzea erabaki da. Honela bada eguberrietan murgildurik gaudenean, hiru zortedunek sari potoloa jasoko dute.

Bertizko Merkatarien Elkarteak emandako erosketa bonoak euroetan izanen dira erosleak ere txanpon berrira ohituratu daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun