Errefuxiatu sahararren kanpamentuetarako urriaren 8tik 19ra egin zen janari bilketak izugarrizko arrakasta izan zuen
Dakizuen bezala, bilketa honen arrazoiak honako hauek izan dira:
• 1975. urtean sahararrak beren lurraldea uztera behartu zituztenetik, 170.000 saharar inguru Aljeriako errefuxiatu guneetan bizi dira, ia batere baliabiderik eskaintzen ez dien eremu batean. Hau dela eta, laguntza humanitarioari esker bizi dira.
• Azken hilabeteetan laguntzaren %25 murriztu diete. Hau dela eta, kanpamenduetan goseak daude.
Neurri batean egoera honi aurre egiten laguntzeko, estatu osoan hainbat kanpaina jarri dira martxan. Besteak beste, arropa, botikak, eskolarako materiala, janaria... bildu dira eta 125 kamioi betetzeko adina material bidaliko da errefuxiatuen kanpamentuetara.
Nafarroari elikagaien bilketa egokitu zitzaion eta 40.000 kilo elikagai bildu ditugu bertan. Eskualde honetan (Bortziriak, Baztan, Malerreka, Lekunberri, Leitza, Goizueta, Areso eta Arano) 5.610,5 kilo elikagai bildu dira. Honako hauek hain zuzen: 1.150 kilo pasta, 426,5 kilo lata, 1.165 kilo lenteja, 1.365 kilo arroz, 512,5 kilo garbantzu, 660 kilo azukre eta 331,5 kilo babarrun.
Hau dela eta, Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritar eta udal guztiei, beraien parte hartzeagatik.
Saharar Herriarekin
Elkartasun Taldea