Gabon Gauan Estatu Batuetako bertze familiekin elkartuko gara

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 2a

Utzitako argazkiak

11 urte egin ditu hemen bizi naizela eta jadanik ohituratu naiz Eguberrietan familiatik urrun egoten. Hasieran arras zaila izan zen. Han nik hiru anai ditut eta emazteak 5 anai-arreba ditu. Familia arras handia gara. Nire emaztea aurten aste batez joanen da bere etxera. Estatu Batuetan Eguberria ospatzeko ohitura handia dago, bestarik handiena dela erran daiteke, familiak biltzen diren egunak. Han etxeak koloretako argiekin apaintzen dituzte, guk ordea ez dugu ohitura hori Etxalarren.

Apaindutako pinua jartzen dugu eta haren azpian opariak jartzen ditugu. Eguberri egunean goizean goiz, guk opariak ematen dizkiegu haurrei eta haiek guri ematen dizkigute. Jainkoak bere semea eman zigun gu salbatzeko, horren islada da guk elkarri opariak ematea. Gabon Gauan Estatu Batuetako bertze familiekin elkartzen gara eta Eguberriko abestia kantatzen dugu. Ez dugu Errege eguna ospatzen, ezta Olentzero edo Santa Claus. Ni artzai protestantea naiz eta guretzat Jesukristo da irudirik inportanteena eguberrietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun