Azken urte hauetan ehiztari anitzen erranetan, uso pasa handia gero eta beranduago eta kostaldean egiten omen da. Egia da aurten ere lehen uso pasa adierazgarria ikusteko urriaren azken astea arte itxoin behar izan dela. Erabiltzen duten pasabideari dagokionez berriz ematen du denboraldi huntan lehen bezala mendialdetik pasatzen dela gehien bat. Denboraldi hasieratik urriaren 29ª arte Arnegiko kontagunean, 374.000 uso zenbatu zituzten, Bankan, 206.000, Saran 144.000 eta Urruñan 117.000. Aldaketa hau nabarmengoa da iazkoa datuei konparatuz, data berean Arnegin iaz baino 325.000 uso gehiago zenbatu zituzten. Bankan 81.000 gehiago, Saran 35.000 gehiago eta Urruñan 486.000 guttiago.
Botziriak eta Malerrekako uso ehiziarentzat Sarako kontagunea har daiteke erreferentzia gisa, orduan ohar gaitezke, urriaren 29ª arte, iaz baino uso gehiago pasa dela gure eskualdetik. Egunik politenak joan den ortzeguna, ortziralea eta larunbata izan ziren, 77.000, 40.000 eta 20.000 uso kontatu zituzten hurenez huren. Euskal Herriko Pirinioetan dauden lau kontaguneak kontuan hartuz eta iazko datuei konparatuz, iaz egun berean baino 50.000 uso guttiago pasa dira momentuz eta joan den urtean denboraldi osoan kontatu ziren uso kopuruari konparatuz, aurten, momentuz erena baizik ez da pasatu.