1 500 lagunek parte hartu dute Segi gazte taldeak urriaren 21ean prestatu zuen Gazte Eguna bestan. Musikaz gozatzeaz gain, gazteek independentziaren aldeko manifestaldia burutu zuten karrika nagusian, ikasi aske, lan egin eta bizi aldarrikatuz. Hegoaldeko lagun batzuek zailtasunak jasan zituzten mugaldean Lapurdirat etortzeko.