Donibane Lohizune eskualdea izenarekin bilduko dira Urdazuri aldeko eta Senpereko turismo bulegoak

Franck DOLOSOR 2006ko urriaren 27a

Batasunak indarra ematen duela gauza jakina da. Turismo sailari hats berria emateko gisan eskualdeko turismo bulegoak elgartzen hasi ziren 1998an. Orain urrats berria eman nahi dute egiazko elkartea sortuz. Saran eginen dute hori hazilaren 7an. Urtean, 225 miliun euro ekartzen ditu turismoak Urdazuri aldean. Eskualde hortako bisitaguneek 600 000 lagun erakartzen dituzte, batik bat Larrungo treinak, Sarako lezeek eta herriko aintzirak. Eskualdea ezagutarazteko xedearekin bilduko dira 11 herri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun