Ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Olhain ikastolak azken asteetan

Laetitia eta Sandrine 2006ko urriaren 27a

Gaur egun 44 ikasle ditu eta bi ikasgela berri egin dira

Gaur egun ikastolak 44 ikasle kondatzen ditu, 25 ama eskolan eta 19 lehen irakaskuntzan ( CM1 maila arte). Ikastolako lehendakaria Mirentxu Ibargarai da, eta berarekin bi irakasle badira Marie Jo Berrouet eta Bixente Echegaray biek euskara eta frantsesa irakasten dutenak. Espero dute CM 2 maila idekitzea helduden urtean, horrela maila guziak aurkitzen ahalko dira. Erran behar da ikastola handitu dela, lehenagoko gimnastikako gelan bi ikasgela eginak izan direla.

Horren aparte, ekitaldi desberdinak antolatuak izan dira :

- Goiz batez haurrak hondakin desberdinak bildu dituzte eta ondoren sailkatu behar izan zituzten, horren bidez sensabilizatuak izan dira hondakinen arazoaren gainean.

-Irulegira joan dira, eta bereziki "Arretxea" baserrira mahats biltzera. Mahatsa pikatu, saskietan eman...aukera on bat ikusteko eta ikasteko nola egiten den arnoa.

Bestalde " Bertsulari" eskola bat ideki da. 3 eskoletako haurrak joaten ahal dira, kurtsoak asteazken goizean dira, "bertsularien lagunak" elkartearen kideak antolaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun