Ehiza denboraldian garela eta, Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak, urriaren 28tik azaroaren 25era iraunen dute gure eskualdeko hainbat ostatuetan. XIV. aldikoz, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 7 jatetxek menu bereiziak eskainiko dituzte, Almandozen, Beola, Arantzan, Aterpe, Beran, Zalain, Donamarian, Donamariko Bentak, Donezteben Ameztia, Igantzin La Villa eta Lesakan Koxkonta. Menu guziek ihizia izanen dute oinarri. Hori dela eta, aipatutako jatetxeetan, uso, eper, orein, orkatz edo basurde haragia dastatzeko aukera izanen da. Bi plater eta postre batez osatutako menuek 25 eta 30 euro arteko prezioa izanen dute BEZik gabe eta edariak kontuan hartu gabe.