Kontent itzuli da herritar taldea Bartzelonako Sorginkeriaren Feriatik

Margari eta Koro 2006ko urriaren 27a

Aintzineko Ttipi-Ttapa batetan aipatzen ginuen bezala, Bartzelonan egin zen “Sorginkeriaren feria”rat Zugarramurdi ordezkatzen talde bat joan zen.

Denetara 8 lagun egon ziren eta biziki kontent itzuli ziren. Erakusketa postua jartzeaz gain, bi ekitaldi eskeini zituzten: alde batetik gure herriko gertaerak kontatu eta kantatu zituzten (Carlesek katalanez kantatu eta Marifak eskuaraz kontatu); eta bertze aldetik txalapartaren doinuak eraman zituzten. Bertzalde, aurten Zugarramurdi omen zen herri konbidatua, eta horren araberan tratamendu berezia ere jaso omen zuten (bazkari eder bat-eta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun