Aurtizko ostatua berriz ere hutsik gelditu da. Iturengo udalak plazaratu duen bandoaren bidez, jakinarazi nahi izan du nagusi berri baten aurkitzeko lehia publikoko deialdia zabaldu baino lehen, herritarren bat interesatua balitz, lehentasuna izanen lukeela. Ostatua, hotela eta jatetxea duen etxea, Aurtizko bestak baino lehen adjudikatu nahiko lukete. Udalaren arabera kudeatzailea herritarra izatea ongi iruditzen zaielako ez dute baldintzarik finkatuko. Interesatua denak urriaren 30erako aurkeztu behar zuen bere eskaintza. Ea oraingoan luzerako hartzen den.