Moldaketa lanen ondotik herriko zeharbidea ireki dute

Arkaitz MINDEGIA 2006ko urriaren 27a

Ur-zikinen sarea berritu, argi indar eta gas sarea lurperatu eta espaloiak egin dira, zeharbidea zolaberritu baino lehen. Xan Harriague

Lau hilabetez itxita egon eta gero Iturengo karrika berriz ideki dute. NA 170 errepidea moztua egon da azken hilabete hauetan herri erdian lanak egin behar zituztelako, hala nola, ur zikinen sarea berritu, argi indar eta gas sarea lurperatu eta espaloiak egin. Marriezkurrena eraikuntzak egindako obrek 800.000 gastua izanen dute, gehiena diruz lagundua.

Obra horiek burutu ahal izateko lur pribatuetan egin zuten behin-behineko saihesbidea ere desegin dute. Halere, oraindik zolaberritze lan batzuk egiteko gelditzen zirela eta zeharbidea urriaren 31n berriz ere itxi zuten 8:00etatik 20:00etara. Lanak guziz akitu arte trafikoari bidea txandaka emanen diote.

Obra hauek bukatuta, Udalak legealdi honetarako zuen proiektu handienetariko bat burutzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun