Joan den urriaren 22an Sunbillako basurde ehiztariek suerte ezin hobea izan zuten. Argazkian azaltzen den bezala, 13 basurde hiltzea lortu zuten goiz batean. Lau basurde Mikel Arretxeak hil zituen, eta Juan Luis Apeztegiak, Vixente Altzuri, Xabier Altzuri, Urko Ibarra, Xabier Andueza, Martin Irigoien, Miguel Antzizar, Javier Mitxelena eta Iñaki Mikelarenak berriz basurde bana hiltzea lortu zuten.