4x4 auto triala igandean Larrakaitzen

Jaione OTXANDORENA 2006ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Sunbillako gazteek antolatuta, igande honetan, azaroaren 5ean, Sunbilla 4x4 Triala proba eginen da 10:30etik aitzinera Larrakaitzen. Izen ematea www.basati4x4.com Interneteko helbidean egin behar da. Lehenbailehen egitea komeni da, lehendabiziko 30 autoek bakarrik izanen baitute parte hartzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun