180 lagun elkartu ziren Ulibeltzak elkarteko herri bazkarian

Jaione OTXANDORENA 2006ko urriaren 27a

Urriaren 21an egin zen Ulibeltzak elkarteak antolatutako herri bazkaria. Hasiera batean, aurreko urteetan bezala, bazkaria Leku- eder kalean egitea pentsatuta zegoen, baina dudako eguraldia zela eta, azkeneko momentuan antolatzaileek herriko frontoian egitea erabaki zuten. 180 pertsona inguru elkartu ziren, eta bazkalostean, Joxe Angel akordiolariaren musikak lagundurik giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun