Urriaren 14an jokatu ziren Oizko plazan haur eta gazte mailako laxoa txapelketen finalak.
Infantil mailan, donetebarren arteko finalean, Aurelio Bertiz, Joseba Grazenea, Unai Sapuppo eta Josu Indak osatutako C taldeak 7 eta 4 irabazi zion Josetxo Ezkurra, Jon Andiarena, Mikel Grazenea eta Emilio Zabalaren A taldeari.
Jubenil mailan berriz, Oitzek 9 eta 3 irabazi zion Arraiozi. Oizko taldearekin Ugutz Zelaieta, Iker Bereau, Andoni Saldias eta Garikoitz Urroz aritu ziren eta Arraiozen Aitor Zubigarai, Igor Retegi, Daniel Saldias eta Mikel Almandoz.
Sari banaketan izan ziren Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko zuzendari ordea, Nafarroako Pilota Federazioko gerentea eta Oizko alkatea izan ziren.